2022ko maiatzak 17

LGTBIQ+fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Baztandar jendartea askotarikoa da eremu aunitzetan, eta aniztasun hori onartzeak LGTBI+ pertsonen eskubideak defendatzeko eta, beraz, sexu orientazioan, genero adierazpenean eta sexu- edo genero-identitatean oinarritutako desberdinkerien kontra lan egitera bulkatzen gaitu.

Foto noticia

Nazioarteko erakundeek babesturik, maiatzaren 17an LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea kendu zuen nahasmendu mentalen zerrendatik. Egun horretan LGTBI+ pertsonei buruzko ikuspegia aldatu zen. Hortik aintzin homosexualitatea ez da gaixotasun bat kontsideratzen, sendatu edo are kutsatu zitekeena, giza aniztasunaren agerbide bat baizik.

Gorroto-diskurtso LGTBIfobikoak modu arriskutsuan naturalizatu dira, erasoek (eta/edo jasotako salaketek) gora egin duten bezala.

Baztandar jendartea askotarikoa da eremu aunitzetan, eta aniztasun hori onartzeak LGTBI+ pertsonen eskubideak defendatzeko eta, beraz, sexu orientazioan, genero adierazpenean eta sexu- edo genero-identitatean oinarritutako desberdinkerien kontra lan egitera bulkatzen gaitu. Baztango Udalak ere LGTBIQ+ pertsonenganako eta genero-aniztasun eta aniztasun afektibo-sexualarekiko gorroto, errepresio edo indarkeria adierazpenak desagerrarazteko esfortzuak egiteko konpromisoa dauka.

Horretarako ekintza desberdinak burutu izan ditugu azken asteetan: ZINEGOAK film laburren proiekzioa, Kattalingune zerbitzuaren aurkezpena eta sentsibilizazio saioa klaustroendako eta herritarrendako, eta gurako elkarteekin eta eskolekin batera herri eta eskoletako elementu desberdinak margotzeko eginen diren ekintza desberdinak. Gaurko egunarekin, Amaiurren burutu dute ekintza hau.

Gaur LGTBIQ+ eta trans banderak jarri ditugu udaletxean, eta hilabete honetako osoko bilkuran, Udalak adierazpen instituzional bat egingo du LGTBIQ+fobiaren aurkako konpromisoa adierazteko.

Adierazpen instituzionala

Nazioarteko erakundeek babesturik, maiatzaren 17an LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea kendu zuen nahasmendu mentalen zerrendatik. Egun horretan LGTBI+ pertsonei buruzko ikuspegia aldatu zen. Hortik aintzin homosexualitatea ez da gaixotasun bat kontsideratzen, sendatu edo are kutsatu zitekeena, giza aniztasunaren agerbide bat baizik.

Baztandar jendartea askotarikoa da eremu aunitzetan, eta aniztasun hori onartzeak LGTBI+ pertsonen eskubideak defendatzeko eta, beraz, sexu orientazioan, genero adierazpenean eta sexu- edo genero-identitatean oinarritutako desberdinkeriak desagerrarazteko konpromisoa hartzera bulkatzen gaitu.

LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legeak mugarri garrantzitsu bat ezarri zuen Foru Komunitatean, Nafarroa LGTBI+ pertsonen eskubideen defentsaren abangoardian jarri baitzuen. Oraindik lan handia dago egiteke, baina Baztango Udalak engaiamendu argia du LGTBIfobiari aurre egiteko eta LGTBI+ pertsonen bizitza hobetzeko. Horregatik, elkarte eta herritar guziak animatzen ditugu LGTBIfobiari aurka egin diezaioten, LGTBI+ pertsonek arbuiorik, beldurrik, gaitzespenik, aurreiritzirik edo diskriminaziorik jasan ez dezaten.

Hondar urteotan, gorroto diskurtsoak goiti doaz larriki; diskurtso horiek LGTBI+ pertsonak laidotzen dituzte eta zalantzan jartzen dituzte unera artio egindako aurrerapenak. Kolektibo horri aitortutako eskubideak ezin dira trukerako txanpon gisa erabili. Baztango Udalarendako, giza eskubideak dira, eta, beraz, babestu, finkatu eta indartu behar ditugu.

Akitzeko, erakunde publikook aitortu egin behar dugu LGTBI+ elkarte guzti-guztiek egin duten, egiten duten eta eginen duten lan itzela. Bere garaian arlo honetan lan egin zuten pertsonei esker, gaur egun gure herrialdeak lurralde libreagoak, anitzagoak eta seguruagoak dira sexu- eta genero-aniztasunaren aldetik.

Horregatik, gaur eta beti, Baztango Udalak adierazi nahi du konpromiso irmoa duela lesbianek, gayek, transexualek, transgeneroek, bisexualek eta intersexualek jasaten duten LGTBIfobia eta diskriminazioa desagerrarazteko borrokan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Bestak gozatu ditzagun, denok elkarrekin, inor kanpoan utzi gabe

Bestak gozatu ditzagun, denok elkarrekin, inor kanpoan utzi gabe

Heldu den astean ospatuko dira Elizondoko Santio bestak. Besta giroak hartuko ditu karrikak, eta denek ongi pasatzea izanen dugu helburu. Halere, denek ez ditugu bestak modu berean bizitzen, hori argi dago. Indarkeria sexistek eta horiek pairatzeko mehatxuek emakumeen eta LGTBI+ pertsonen gozamena mugatzen dute, desberdintasun handi bat sortuz. Bestak bizitzaren erdigunean daude, ideia eta baloreen munduarekin estuki lotuak daude eta, hortaz, herriaren nortasunarekin eta jendarte egiturarekin ere bai. Bestetan burutzen diren ekintzak erranahi politiko eta sinbolikoa duten kultur adierazpenak dira eta gure kultura ezaugarritzen dute.

Imagen Herrietako bestak jasangarriagoak, euskaraz eta indarkeria sexistarik gabekoak izan daitezen bilkurak egin ditu Baztango Udalak herrietako Besta Komisioekin

Herrietako bestak jasangarriagoak, euskaraz eta indarkeria sexistarik gabekoak izan daitezen bilkurak egin ditu Baztango Udalak herrietako Besta Komisioekin

Udan herri guzietan bestak izanen direla-eta Baztango Udalak hainbat bilkura egin ditu herrietako Besta Komisioetako ordezkariekin. Honako gaiak landu dituzte bertzeak bertze: euskara, jasangarritasuna, genero rol eta estereotipoak eta indarkeria sexista. Arras garrantzitsua da bestak antolatzen dabiltzanak kontziente izatea bestetan ere indarkeria sexistarik gabeko gune seguruak behar ditugula; euskaraz solas egitea eta musika ere euskaraz aditzea beharrezkoa dela; eta ahalik eta besta jasangarrienak izatea ere beharrezkoa dela.

Volver arriba