2022ko apirilak 19

LITERATURA-GERALDIAK, irakurzaletasuna bulkatzeko ekimena

Foto noticia

Udaberriarekin batera ekimen berria paratu dute martxan Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak: LITERATURA GERALDIAK izenekoa. Irakurzaletasuna eta euskarazko literatura sustatzeko helburuz antolatua da ekimena.

Heldu den larunbatean, apirilaren 23an, izanen den LIBURUAREN EGUNArekin bat eginen du jarduera honek, gainera. Urte osoan izan beharko genuke tarte bat liburuak esku artean hartu eta literaturaz gozatzeko, aunitz baitira irakurtzeak dakartzan onurak, hala nola, hizkuntza aberasten laguntzen du; kontzentratzeko gaitasuna eta memoria handitzen ditu; eskolako errendimendua indartzen du; irudimena, afektibitatea eta enpatia sustatzen ditu; eta hamaika bertute gehiago ditu. Euskaraz eginez gero, gainera, hizkuntza sendotzeko balioko du, baita hizkuntzaz gozatzeko ere.

 

LITERATURA GERALDIETARA etorriz, hona ekimenaren helburuak:

Honako hau da proposamen honen xede nagusia:

  • Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea.
  • Herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea.
  • Euskal liburugintza indartzea.
  • Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea.
  • Esperientzia literarioak konpartitzea.

 

Literatura solasaldiak eta Lantegiak

2022. urteko udaberrian eta udazkenean burutuko dira saioak hainbat herritan. Guztira 12 saio antolatu dira, eta Baztanen hauetako bi eskainiko dira.  Bertako IDAZLEEKIN SOLASEAN elkartearekin elkarlanean eskainiko dira:
1- APIRILAREN 28an, Aiora Jaka itzultzailearekin solasaldia izanen da Nirliit liburuari buruz.
– Erratzuko Lixutegian
– 19:00ean

2- URRIAREN 19an, “Nola iruzkindu liburu bat?” lantegia, Ibon Egañaren eskutik.
– Arizkunenean
– 18:30ean

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

2026ko udako jostaldia!

Aurten ere Udako jostaldia antolatu dugu!Elizondon izanen da abuztuaren 3tik 28ra. Euskaraz dakiten 3-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat (2014-2022 sortutakoak...

Imagen Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Volver arriba