TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Irailaren 26an, ortzirela, 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean, “Lotura basatiak” performancea aurkeztuko da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak bultzatutako AMArtean zikloaren baitan. Pieza eszeniko hau proposamen artistiko bat da, amaren esperientziaren inguruan sortzen diren lotura ikusezinak eta batzuetan basatiak aztertzen dituena.
“Lotura Basatiak” ez da ohiko antzezlana. Gorputzaren eta emozioen interbentzioa da. Publikoa ama dutenen barne munduan sartzera gonbidatzen gaitu, beren kontraesan, ahalmen eta hauskortasunekin. Gorputza, mugimendua eta hitza elkartzen dira pieza honetan, eta zainketaren eta loturen sakonera eta erraietara jotzen du.
Performance honen indarra moldeak hausteko duen gaitasunean datza. Amatasunari buruzko diskurtso nagusiaren —idealizatua, gozoa, isila— erosotasunetik irteteari erronka egiten digu, esperientzia errealak, batzuetan deserosoak eta beti beharrezkoak, sortzeko. Artea, kasu honetan, erresistentzia eta adierazpen politikorako modu bihurtzen da.
Performance honetara joatea gomendatzen dugu. Ez da beharrezkoa ama izatea hunkitzeko, ezta jokoan dagoena ulertzeko ere. Nahikoa da begi bistakotik haratago begiratzeko prestasuna izatea. “Lotura Basatiak” ekimenak guztiok interpelatzen gaitu, eta gogorarazten digu ama izatea ere borroka modu bat dela.
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.