Emakumeen eskubideen alde borrokan – Ahots eta ekintzen bilduma Baztango Emakumeen Nazioarteko Egunean
argazki eta testuen bilduma hau aurkeztu nahi dugu, emakumeen eskubideen eta, beraz, genero-berdintasunaren alde diharduten eragileek garatutako ekimenen aniztasuna eta irismena atzemateko. Mobilizazioak, adierazpenak, hitzaldiak eta sentsibilizazio-ekintzak lan- eta komunitate-eremuan, irudi eta kontakizun horiek mundu bidezkoago eta inklusiboago baten alde nekaezin borrokatzen dutenen konpromisoa eta determinazioa islatzen dute.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, genero-berdintasunarekin konprometitutako hainbat erakundek eta eragilek indarrak batu dituzte data garrantzitsu hori aldarrikatzeko, ekintza esanguratsu eta konprometituen bitartez. Hezkuntza-sektoretik merkatarien elkarteetara, Udalera edo mugimendu feministara, lortutako lorpenak ospatzera, egiteke dauden erronkei buruz hausnartzera eta herritar guztiendako etorkizun bidezkoagoa sustatzera bideratutako ikusarazteko eta oroitzeko ekintza ugari egin dira.
Testuinguru horretan, argazki eta testuen bilduma hau aurkeztu nahi dugu, emakumeen eskubideen eta, beraz, genero-berdintasunaren alde diharduten eragileek garatutako ekimenen aniztasuna eta irismena atzemateko. Mobilizazioak, adierazpenak, hitzaldiak eta sentsibilizazio-ekintzak lan- eta komunitate-eremuan, irudi eta kontakizun horiek mundu bidezkoago eta inklusiboago baten alde nekaezin borrokatzen dutenen konpromisoa eta determinazioa islatzen dute.
Ekintzak egin dituztenen artean honako hauek daude: Xareta eta Baztango Herrietako Eskolak, Elizondoko eskola publikoa, Baztan Ikastola eta Lekarozko institutuko bigarren batxilergoko ikasleak. Ekintza horien helburua genero-berdintasuna sustatzea eta ikasleak sentsibilizatzea izan da, haien parte hartzearen bidez, ikasketa-, salaketa- eta errebindikazio-ekintzak gidatzea. Bertan Baztanmerkatarien elkarteak kanpaina bat abiarazi du elkartea osatzen duten negozioetan lan egiten duten emakumeak ikusarazteko, soldaten ekitatea, lan-aukeretarako berdintasunezko sarbidea eta emakumeekiko errespetua sustatuz lan- eta merkataritza-esparruan. Bai Udalak baita mugimendu feministak, gainera, kontzentrazioak egin zituzten Elizondon, eta ikusarazteko, salatzeko eta aldarrikatzeko ekintzak gidatu zituzten, zaintzak erdigunean paratzearen garrantzia nabarmenduz, estereotipoak ezabatuz eta emakumeek maila guztietan politikan eta gizartean parte hartzea sustatuz.
Bilduma honek Emakumeen Nazioarteko Egunaren esparruan Baztanen egindako jarduerak dokumentatzeaz gain, gizarte-eragile guziak hurrengo ekintzetan mobilizatzera inspiratzea eta motibatzea du helburu, baita burututako ekimenak eskertzea. Esperientzia eta ikaskuntza horiek partekatzean, etorkizun bat eraiki nahi dugu, non emakumeen eskubideak zertxobait finkatuak eta errealak izanen diren, eta genero-berdintasuna bizitzako alderdi guzietan nabarmena izanen den.
Bizitzeko modu bat delako. FEMINKSTA? BAI, DOIKE lelopean burutu zuten mobilizazioa. Eta beraz, baztandarrak FEMINISTAK garen? Ba BAI, DOIKE! Bizitzeko modu bat delako, GORA BORROKA TRANSMARIBIBOLLOFEMINISTA eta ANTIARRAZISTA!
Bizitzeko modu bat delako. FEMINKSTA? BAI, DOIKE lelopean burutu zuten mobilizazioa. Eta beraz, baztandarrak FEMINISTAK garen? Ba BAI, DOIKE! Bizitzeko modu bat delako, GORA BORROKA TRANSMARIBIBOLLOFEMINISTA eta ANTIARRAZISTA!
Lekaroz institutuko ikasleak. Lekarozko institutoko ikasleok ere matxismoa isilaraztearen alde. Gora borroka feminista!!
Almandozko herri eskola. Familiako emakumeen argazkiekin lanean: familiako emakume garrantzitsuak identifikatu, argazkiak inprimatu, atzetik nor diren eta zergatik diren garrantzitsuak idatzi eta eskolako sarreran zintzilik paratu zituzten.
Ikasleak zaintza lantzen: arrautza beren haurra balitz bezala zaindu behar izan dute 3 egunez.
Arizkungo herri eskola. Arizkungo eskolak M8-rako prestatutako murala
Arrazioko herri eskola
Azpilkuetako herri eskola. BORROKAN JARRAITUKO DUGU HIL DITUZTENEN ETA AHOTSA ALTXATU EZIN DUTENEN EMAKUMEEN ALDE! lelopean.
Amaiurko herri eskola. Amaiurko eskolan aste osoan zehar ibili dira M8a lantzen. Ilusio berezia egin die jubilotekako amatxien bisita. Haiengandik ikasi dute nola ziren zaintza lanak haien gazte garaietan, nola eskolako kontuak eta zergatik ospatzen dugun martxoaren 8a egun horretan hain zuzen ere. Gainera irri more bana oparitu digute haur eta maisu-maistra bakoitzari, haien hitzetan “irriek bidaia luzea egiten ahal dutelakoz ingurukoekin partekatu ezkero: nik zuri, zuk ondokoari, harek lagunari, lagunak amari…”
Zigako herri eskola. Gero, herriarendako kartel handi bat egin eta leihoan paratu zuten ikusgai. Kartelean, egunaren izenaz gain, identifikatutako emakumeak ere paratu zituzten. Azkenik, etxera eramateko eskuak ere sortu zituzten.
Zigako herri eskola. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dute, lehenik eta behin, egunaren jatorria ezagutuz. Ondoren, emakume bikain ezberdinak ezagutu zituzten eta bikainak zergatik diren ere idatzi zuten.
Elizondoko eskola publikoa. Aste horretan zehar hainbat jarduera egin zituzten Elizondo eskolan. Alde batetik berdintasunaren inguruan ipuin kontaketak egin zituzten eta pelikula batzuk ikusi. Gainera, Bitxori Juanikotena triatleta eta munduko sokatira txapelketan parte hartu zuen Ane Gurrutxaga Errandonea eskolan egon ziren, beraien bizipenak eta lorpenak partekatzen. Akitzeko, denon artean mural bat egin zuten: EMAKUME BAKOITZAREN GIBELEAN, GUDARI EGITEN DUEN ISTORIO BAT DAGO. Bertan, irakasle, langile eta ikasleek guretzat garrantzia duen edo izan duen emakume/neska baten izena idatzi genuen.
Erratzuko herri eskola. EGUNERO DA MARTXOAREN 8a.
Gartzaingo herri eskola. Emakumeen nazioarteko egunaren harira, Gartzaingo eskolan hainbat ekintza aurrera eraman dituzte. Alde batetik, Emakume kirolarien astea izan zuten. Martxoaren 5ean Osasunako atezaina den Silvia Perez de Romarateguiren bisita izan zuten eta martxoaren 7an berriz, Munduko sokatira txapelketan parte hartu zuen Ane Gurrutxaga Errandonearekin egon ziren ikasleak. Gainera, BETAURREKO MOREAK JANTZITA, MUNDUA DA ARRAS POLITA lelopean Baztan iñarrosi talde feministaren proposamenarekin bat eginez, eskolako ikasle nahiz irakasleen artean kartela egin zuten.
Iruritako herri eskola. Iruritako eskolan Itsasoa proiektua garatzen ari dira eta horri helduz eta martxoaren 8a ospatzeko ikasle bakoitzak bilaketa bat egin behar zuen, itsasoarekin lotutako emakume erreferenteak bilatu eta txosten txiki bat egin. Gero banaka banaka bakoitzak berea azaldu eta mural handi bat osatu zuten.
Lekarozko herri eskola. Lekarozko eskolan lanketa ezberdinak egin dira, lanketa hauen ebidentzia batzuk partekatu nahi izan dituzte.
Oronozko herri eskola.
Baztan Ikastola. Urtero bezala, aurten ere Martxoak 8rako aldarrikapenak idatzi dituzte. Ikastolako ikasleak etorkizuneko herritarrak izanen dira, hortaz berdintasunean hezteak berebiziko garrantzia dauka. Eskermile Baztango Mugimendu Feministari harremanetan paratzeagatik, elkarrekin Baztan feministagoa baita. Borrokokan jarraituko dute guztiak berdintasunean seguru eta aske bizi ahal izateko.
Urdazubi eta Zugarramurdiko eskolak. Zugarramurdiko ikasleek betaurreko moreak jantzi zituzten!
DBH-ko ikasleak, M8-aren harira, kantuan aritu ziren ukelelearen laguntzaz. Kantuan aritu ondoren, talde argazkia atera zuten Urdazubiko eskolan.
Udalerriko emakume* guztiei zuzendutako ekimena. Tailer praktiko honetan matxuratutako etxeko ohiko tresnetan konponketa ttikiak egiteko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eta behar diren erremintak erabiltzen ikasiko dute.
Gauza gutxi dago barrea baino urratzaile eta beharrezkoagorik. Umorea eta barrea sendagarriak dira. Lasaitzen eta husten dute. Modu gutxitan iristen dira mezuak umorearekin ba...
Gaur, azaroak 25, Nafarroako toki eta lurralde entitateok, beste behin ere, emakumeen kontrako indarkeria matxista mota guztiak irmoki gaitzesten ditugula adierazi nahi dugu. Indarkeriarik gabeko mundu bat aldarrikatzen dugu, non emakumeak zein haurrak beldurrik gabe, mehatxurik gabe eta beren eskubideen berme osoarekin bizi ahalko diren. Aurten, indarkeria horren modu suntsitzaile eta krudelenetako batean jarri nahi dugu begirada: indarkeria bikarioan.