2025eko otsailak 24

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. DESBERDINKERIA ERREALITATE, JUZTIZIA LORTZEKE

Foto noticia

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna.

DESBERDINKERIA ERREALITATE, JUZTIZIA LORTZEKE

  • Programazioa:

 

LITERATUR GERALDIAK: ‘Hetero’ narrazio-liburuaren aurkezpena

«Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez», aurreratzen du lanaren sinopsiak.

Otsailak 28, ortzirala ⏰ 18:00
Aniz

Hizlaria: Uxue Alberdi, euskal idazlea eta bertsolaria

 

 

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoak 8, larunbata

GINKANA “EUSKAL AZTARNEN BILA”

Gainditu erronkak, jolasak eta bildu giltza magikoak abenturaren amaieran ezkutatutako altxorra irekitzeko. Anima zaitez abentura honetara Euskal Herriko erreferenteen istorio inspiratzaileak ezagutzera!

Martxoak 8, larunbata ⏰ 10:00 – 12:00 bitartean
Baztan Pilotalekua (Elizondo)

Izen-ematea beharrezkoa da: 613 003634; berdintasuna@baztan.eus

 

 

“KAITING IN THE NIGHT” ikuskizun umoretsua

Kazetaria naiz, irratian aritu naiz beti, esataria naiz baita unitate mugikorra ere. Niri ez esan, kazetariok ere artista ez garenik… akrobaziak, malabareak, denetarik egiten dugu. Ama ere banaiz eta inguruan ditudanen ongizateaz ere aritzen naiz bakarrizketa honetan. Adinean aurrera eta orain premenopausika nago, perimenopausika nago bai, sofokatuta eta klimax batean egotetik klimateriora iritsi naiz, hala ere, egoerari buelta ematen ari naiz. Urteak aurrera doaz eta orain ama zaintzen dut. Bestalde, badira zahartzaro aktiboa muturrera eramaten dutenak eta azkenean zahartzaro hiperaktiboan bizi direnak eta, horien bizitza ikusita, prestazen hasi naiz.

Martxoak 9, igandea 18:00
Iruritako Gizarte Bilgunean

 

 

 

DEFENDATZAILEAK: Eraldatzen duten emakumeak

Lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileek etengabe askatasunaren, berdintasunaren eta justiziaren alde egiten dute lan. Bakarka zein taldean, nazio mailan zein nazioartean zutik jartzen dira eskubide horiek ukatzen dituztenen indarkeria-mehatxuari aurre egiteko. Hiritarrak, ekintzaileak, amak, nekazariak, ikasleak, komunikatzaileak, politikariak, profesionalak… dira.

Martxoak 26 eta apirilak 21 bitartean
Elizondoko osasun etxea

 

 

 

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Desberdinkeria errealitate, justizia lortzeke

Aurten, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeetako Berdintasun Teknikariek mezu argi bat helarazi nahi dugu: Genero berdintasuna oraindik lortu gabe dagoen justizia sozialeko auzi bat da. Legeek eta araudiek berdintasun formala aitortu arren, berdintasun erreala ez da lortu, egunerokoan oztopo nabarmenei aurre egin behar baitiete lanaldi bikoitzak edo hirukoitzak egin behar dituztelako.

Nafarroako estatistikek hala erakusten dute: emakumeek gizonek baino % 20 gutxiago kobratzen dute, eta % 36 dira emakumeak lidergoko postuetan. Emakumeek betetzen zituzten, 2020an, lanaldi partzialeko enpleguen % 80 baino gehiago eta, gainera, familia betebeharrek haien lanaldia baldintzatzen dutela adierazten dutenen % 87 emakumeak dira. Haiek denbora bikoitza ematen dute zaintza-lanetan eta etxeko lanetan, eta horrek eragin negatiboa izaten du kalitatezko enpleguak lortzeko eta, oro har, haien ongizatean. Horren adibide da zaintza lanen eraginez ordaindutako enpleguan emakumeek izaten duten inaktibitate-tasa % 27,2 dela.  Sektore feminizatuak dira oraindik prekarizatuenak, eta batez ere emakumeek hartzen dituzte beren gain ordaindu gabeko lanak; eta horrek beren garapen profesionala mugatu eta bizitzaren  eremu guztiei eragiten dien genero-arrakala iraunarazten du. Arrakala hori areagotu egiten da emakumeak migratzaileak direnean, desgaitasunen bat dutenean, LGTBIQ+ kolektibokoak direnean, eta abar.

Ordaindutako eta ordaindu gabeko lanaren dualtasunaren emaitza egiturazko desberdintasuna da, urgentziaz agerian jarri eta konpondu behar dena. Horixe bera salatzen ari da feminismoa 60ko hamarkadatik, alegia, zaintza lanen kontzeptuaren esanahia berrikusi zenetik.

Ezinbestekoa da aurrera egitea emakume guztien lana aintzat hartu eta baloratuko duen gizarte baterantz, erantzukidetasuna eta berdintasun politikak sustatu eta berdintasun erreala eragozten duten oztopoak ezabatuko dituen gizarterantz. Fake news delakoa atzean uzteko garaia da, baita berdintasuna jada lortua dela baieztatzen duten mito antifeministak ere.  Erakunde, enpresa eta herritarrei arduraz jokatzeko eskatzen diegu oraindik ere gure gizartean irauten duten genero arrakalak desagerrarazteko. Horretarako, adierazpen honen sinatzaileok  honako konpromiso hauek hartzen ditugu:

  • Erantzukidetasuna sustatzeko sentsibilizazio programak eta kanpainak diseinatu eta abian jartzea, gizonak eta emakumeak neurri berean inplikatuz eta intersekzionalitatea kontuan hartuz, egoera zaurgarrienetan dauden kolektiboen behar espezifikoei erantzuteko.
  • Gure erakundeetako generoari loturiko soldata-arrakalaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko neurriak garatzea, eta bermatzea lan-hitzarmenek eta -akordioek emakumeen lanaren balorazio justua islatzen dutela, bereziki sektore feminizatuetan.
  • Ordaindu gabeko lana bizitzaren iraunkortasunerako ardatz nagusi gisa aitortzen eta baloratzen duten tokiko politikak ezartzea, eta pertsona guztientzako zerbitzu publiko unibertsalak bermatzea.
  • Genero-berdintasunari buruzko etengabeko prestakuntza eskaintzea gure erakundeetako langile guztiei, eta politika publikoak eta administrazio-erabakiak genero-ikuspegiarekin aplikatzen direla ziurtatzea.
  • Mugimendu feministak arlo horretan egindako ekarpenak eta lana aitortzea, eta antolatzen dituzten ekitaldi eta kontzentrazioetan parte hartzera gonbidatzea.

Ekintza horiek Nafarroa berdinzaleagoa eta feministagoa eraikitzen lagunduko dute, non emakumeek baldintza berdinetan parte hartu ahal izanen dugun bizitzaren eremu guztietan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA ETA BIZIRAULENTZAT ESPAZIO IRAUNKORRA

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMA ETA BIZIRAULENTZAT ESPAZIO IRAUNKORRA

Elkarrekiko laguntza, harrera eta saretzerako gune segurua da eta Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan burutzen da. Espazio iraunkor hau, eskualdeko emakumeendako erreferentziazko gune izateko zein arreta jarraia eskaintzeko sortu da eta izaera hezitzailea, bizipenezkoa eta terapeutikoak uztartzen ditu.

Volver arriba