2026ko apirilak 23

MENDEKOTASUNA DUEN FAMILIAKO NORBAIT ZAINTZEN DUZU?

PARTE HARTU!!!

Foto noticia

 

Laguntza talde batean parte hartu nahi duzu?

Berariazko formakuntza eskaini nahi dizuegu. Horretarako zuen beharren eta interesen berri izan nahi dugu. Egin zuen ekarpenak!!!

Deitu 948580006 (Elena) edo 948581232 (Irene)

Bidali mezua gizartelangilea1@baztan.eus edo irene.jimenez.iribarren@navarra.es helbideetara

Esker mila!!!

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Baztango Udalak, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateekin batera, aitortza jaso du Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Tokiko Jardunbide Egokien Lehiaketaren X. edizioan (2025-2026), FEMPk eta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak antolatutako deialdian, “Babesgune terapeutiko egonkorra: indarkeria matxistaren biktima eta biziraule diren emakumeendako laguntza psikoedukatiboa eta musikoterapeutikoa” proiektuari esker.

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Imagen Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 – FEMINISMOARI ESKER… GAUR IZAN, EGON, ESAN ETA ERABAKI DEZAKEGU

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek ezinbesteko errealitate bat gogorarazi nahi dugu: gaur egun barneratuta ditugun eta gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko mugimendu feministaren borrokei eta historian zehar emakumeen antolamendu kolektiboari esker lortu dira.

Volver arriba