2023ko azaroak 22

“Mendia femeninoan” mendia beren bizimoduan bihurtu duten emakumeen erakusketa antolatu du Baztango Udalak

"Mendia Femeninoan" mendiko kiroletan emakumeen presentzia ikusarazteko eta balioesteko modu bat da. Kasu askotan ezezaguna den errealitate bat erakustea du helburu. Abenduak 1 eta abenduak 20 bitartean egonen da Arizkuneneko lehen solairuan ikusgai.

Foto noticia

“Mendia Femeninoan” mendiko kiroletan emakumeen presentzia ikusarazteko eta balioesteko modu bat da. Kasu askotan ezezaguna den errealitate bat erakustea du helburu.

“Mendia Femeninoan” erakusketak berdintasunaz hitz egiten du, emakumeez hitz egiten du eta mendiaz hitz egiten du, baina mendia erakutsi gabe. Jon Martínez Ibarra argazkilariak mendi arloko 40 emakume erretratatu ditu. Horietako 16 daude erakusketa honetan. Erakusketan, mendi arloko modalitate ezberdinetako erreferenteen zuri-beltzeko erretratu-sorta paregabea ikus daiteke.

Mendia beren bizimodua bihurtu duten emakumeen argazkiak. Beren borondatea eta indarra erakusten dute, beren bizitzak mugara pasio batengatik eraman dituzten emakumeen ametsak ere erakusten dituzte. Energia transmititzen dute irudiek, bertan, begietara begiratzen diguten emakumeak daude, hausnartzera gonbidatzen gaituztenak.

 

Edurne Pasabanek, euskal alpinistak, honako hau zioen elkarrizketa batean: «Mendia eskola handi bat da. Xumea izaten eta dauzkagun gauzak aintzat hartzen, adorea izaten, ez amore ematen, eta, batez ere, pertsonak eta natura errespetatzen irakatsi dit».

Abenduak 1 eta abenduak 20 bitartean egonen da Arizkuneneko lehen solairuan ikusgai.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba