TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Urriaren 8an, 18:00etan Arizkuneneako hitzaldi aretoan, PAREAN elkarteak “Nola zaindu norbera eta taldeka amatasun garaian?” hitzaldia eskainiko du AMArtean zikloaren barruan. Jarduera h
onekin, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatutako zikloaren prestakuntza zatiari amaiera ematen zaio, eta Haranean amen talde egonkor bat sortzeko aukera irekitzen da urriaren 21ean.
Amatasunean, emakume askok sentitzen dute autozainketa desagertu egiten dela beste pertsona batzuk zaintzeko premiaren aurrean. Hitzaldiak tresnak eta gakoak proposatuko ditu norbanakoari eta kolektiboari eusteko, laguntza sareak ehuntzeko eta sakrifizioaz haratago zaintza birpentsatzeko.
Nork bere burua zaintzen jakitea funtsezkoa da zaindu ahal izateko. Ikaskuntza hori, askotan baztertua, funtsezkoa da osasun emozional, fisiko eta komunitarioan. Egitura agortzen ari den garaietan, gogoratu behar dugu zaintzea ez dela luxu bat, eskubide bat baizik.
Zainketan, amatasunean edo ongizate komunitarioan interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu hitzaldi honetara. Sareak sortzea erresistitzeko, sendatzeko eta hobeto bizitzeko modu bat da.
Urriaren 8an ikusiko dugu elkar Arizkunenean.
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.