2025eko otsailak 12

Non habila Perkain? Dokumentala emanaldia

Foto noticia

Arizkunenea

Otsailak 14, ortziralea

19:00etan

50mn irauten duen Bideo dokumental huntan, Perkain Aldudar pilotari famatuaren aztarnen gibeletik dabil Mikel Erramouspé. Frantses iraulta denboran ihes egin zuen Baztanerat bainan apustu bat bota zioten Alduden. Pilota partida ari zela, polizia jin zitzaion atxilotzea bainan pilota kolpe batez hil zuen komisarioa berriz ere Baztanerat ihes egin aintzin !

Egia hala gezurra ? Zer da kontakizun huntan historiaren eta mitoaren partea ?

Bideoaren ondotik Tiburzio Arraztoak eta Mikel Erramouspek hitz eginen dute Aldude eta Baztango pilotarien arteko lehiaz. Bada zer ikas …

Ekoizlea: Aldudeko Aldudarrak kultur elkartea.

Volver arriba