60 bat haurrek parte hartuko dute aurten Baztango Udako Jostaldian
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...

Ongi etorri! Hemen euskaraz bizi gara argitalpena sortu zuten joan den urtean Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Euskara Zerbitzuek turistendako. Aste Santuan eskualdean izanen den turismo mugimendua aurreikusiz, berriz zabalduko da esku orri hau egun hauetan. Hiru eskualdeetako turismo bulego eta toki turistiko garrantzitsuenetan paratuko da, baita euskara zerbitzuetan eta udaletxeetan ere.
Bi formatutan eskuratzen ahal da: paperean eta PDFan, sakelakoetan erraz erabiltzeko moduan.
Argitalpenak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako hizkuntza errealitatearen berri ematen duen azalpen labur bat dakar euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez. Azalpenean azpimarratzen da eskualde hauetan euskara hizkuntza bizia dela. Era berean, bisitariei ahal duten neurrian euskara erabiltzeko gonbita egiten zaie. Horretarako oinarrizko hiztegi bat erantsi da, gaztelera, frantsesa, katalana eta ingelesera itzulia. Horrekin batera QR kode bat agertzen da, eta lotura horrek euskarako hiztegia hizkuntza gehiagotara itzultzeko aukera ematen du (eta alderantziz).
Euskara zerbitzuek, Uraren Bailarak eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoaren laguntza izan dute argitalpena turisten artean banatzeko.
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...
«Euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten haurrek praktikatzea, transmititzea eta herriko bizitzan integratzea» du helburu programakBaztango Euskara Zerbit...
Euskarabideak eta Baztango zahar etxeak sinatutako hitzarmenari esker, egoitzako 17 langilek euskara zero mailako ikastaroa egin dute. Ikastaroa apirilaren 17an hasi eta ekain...