TRANSIZIOAN ZAINDUZ
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.


Aitatasunean hazteko erantzukizuna nola gauzatzen den eta familien bizitzan duen eraginari buruz hausnartzeko gunea. Aitatasun erantzukideek hazkuntzan modu aktiboan eta samurtasunez parte hartzea eskatzen dute, parte aktiboa izanik eta seme-alaben bizitzan presente egonik.
Nork tolesten eta gordetzen du arropa? Nork prestatzen du hurrengo eguneko motxila beharrezko material guztiarekin? Nork lotzen du kontsulta pediatrarekin? Nork daki seme-alaben arropa eta zapaten neurria? Nork antolatzen du seme-alaben errutina? Nor konturatzen da arropa txikia geratzen zaiola haurrari? Nork erabakitzen du elikadura osagarria? Nor arduratzen da sendagaiak adierazitako orduan emateaz? Nork antolatzen du urtebetetze festa eta logistika guztia bere gain hartzen du?….
📅 Urtarrilak 19, ortziralea, 17:00-20:00 eta urtarrilak 20, larunbata, 10:00-13:00
📍 Arizkunenean (hitzaldi aretoan)
Izen ematea beharrezkoa da:
📱 613 003634 📧 berdintasuna@baztan.eus
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.
Taldearen aurkezpen eta antolaketa bilera irailaren 18an, ostirala, 17:00etan, Doneztebeko Galbaraialde eraikinean izanen da. Hizkuntza: Euskaraz.
2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.