2025eko maiatzak 13

“Sistema eraldatzeko, bollerismoak” hitzaldiarendako data berria paratu du Baztango Udalak, ekainaren 5ean Arizkunenean

Apirilean egitekoa zen “Sistema eraldatzeko, bollerismoak” hitzaldia, Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Egunaren harira antolatua, bertan behera utzi behar izan genuen. Orain, Baztango Udalak hitzordu berri bat proposatzen du: ekainaren 5ean, ortzeguna, 18:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko azken solairuan.

Foto noticia

Apirilean egitekoa zen “Sistema eraldatzeko, bollerismoak” hitzaldia, Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Egunaren harira antolatua, bertan behera utzi behar izan genuen. Orain, Baztango Udalak hitzordu berri bat proposatzen du: ekainaren 5ean, ortzeguna, 18:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko azken solairuan.

Hitzaldia maiatzaren 17aren (LGTBIfobiaren aurkako eguna) eta ekainaren 28aren (Harrotasunaren Eguna) arteko efemeride-aldian kokatzen da, sexu- eta genero-aniztasunaren aldeko ekintza eta hausnarketa agenda zabalago baten barruan.

Mijo Lizarzaburu eta Uma Ulazia izanen dira hizlariak, aktibistak, ikertzaileak eta komunikatzaileak dira, sexu- eta genero-disidentziekin konprometituak eta begirada kritiko, feminista eta antikapitalista batetik gaiari helduko diotenak. Diskurtso ausarta eta eraldatzailea, sistemaren onarpena bilatu beharrean, sistema bera zalantzan jarri eta hausteko helburua duena.

Beraz, bollerismoak sexu-genero sistemaren arauen hausturan eta bizitzeko eta harremanetan jartzeko modu berrien eraikuntzan duen zereginari buruzko hausnarketa kritikoa eta eraldatzaile bat egitea proposatzen da. Neoliberalismoak identitate disidenteak (trans, marikak, bollerak) egungo sistemaren marjinen barruan sartu nahi dituela dioen premisaren arabera, hitzaldi honek defendatzen du bollerismoaren helburua ez dela sistemaren barruan asimilatua edo onartua izatea, baizik eta erregimen heterosexuala zalantzan jartzea eta desegitea, gizarte ez-bitarrak proposatuz, “gizon” eta “emakume” kategoriarik gabekoak, esparru baztertzaile gisa. Disidentziei, erresistentziei eta etorkizun bidezkoago, anitzago eta askeagoei buruz hitz egiteko gunea izan nahi du.

Baztango Udaletik herritar guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera, identitatea edo genero-adierazpena edozein izanda ere, hitzaldi honek kolektiboki interpelatzen baikaitu eta bertze mundu posible bat imajinatzera bultzatzen baikaitu.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Bizirauteko sareak ehunduz: indarkeria matxista pairatu duten emakumeei zuzendutako laguntza psikoedukatibo eta musikoterapeutikoko landa-proiektu batek saria jaso du

Baztango Udalak, Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateekin batera, aitortza jaso du Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Tokiko Jardunbide Egokien Lehiaketaren X. edizioan (2025-2026), FEMPk eta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak antolatutako deialdian, “Babesgune terapeutiko egonkorra: indarkeria matxistaren biktima eta biziraule diren emakumeendako laguntza psikoedukatiboa eta musikoterapeutikoa” proiektuari esker.

Imagen Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Baztango Udalak Berdintasunerako II. Plana luzatzea adostu du

Luzapenari esker, 2026an eta 2027an oraindik burutu gabe dauden ekintzak garatzen segituko da. 2028a berriz, kanpo-ebaluazioa egiteko urtea izanen da; urte horretan eginen da planaren ebaluazio orokorra, berdintasunaren egoeraren diagnosia eguneratuko da, eta Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako III. Plana prestatzeko oinarriak landuko dira.

Volver arriba