60 bat haurrek parte hartuko dute aurten Baztango Udako Jostaldian
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...
ESKOLATIK KANPO EUSKARA INDARTZEKO EGITASMOA
Solasean hizkuntzaren errefortzurako aisialdi-programa bat da, euskaraz ikasteko eta aritzeko zailtasunak dituzten haurrei zuzendua. Ikuspegi ludiko batetik eta ahozkotasuna ardatz hartuta lantzen da hizkuntzaren indartzea. Helburu nagusia haur hauentzat euskara benetako komunikazio-tresna bihurtzea da, euskaraz aritzeko trebetasunak eta konfiantza gara ditzaten. Era berean, herriko bizitzan euskaraz murgiltzeko eta parte hartzeko baliabideak eskaini nahi zaizkie.
Aurten, proba pilotu gisa, Baztanen jarri dugu martxan Solasean programa. Euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten haurrei berariaz zuzendutako egitasmoa da, euskara praktikatzeko, transmititzeko eta herriko bizitzan integratzeko helburua duena. Guztira, 11 haurrek hartu dute parte. Astean behin elkartu dira Arizkunenean, eta egindako balorazioa arras positiboa izan da.
Datorren ikasturteari begira, bi talde osatzeko asmoa dago. Talde bakoitza astean behin bilduko da, ordu eta erdiko saioetan. Aurten, saioak Ariane Totorika hezitzailearen gidaritzapean egin dira.
Abuztuko hilabetean eginen dute Elizondoko Eskola Publikoan, 3tik 28ra60 haur izan dira aurten Baztango Udako Jostaldian izena eman dutenak. Iaz bezala, as...
«Euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten haurrek praktikatzea, transmititzea eta herriko bizitzan integratzea» du helburu programakBaztango Euskara Zerbit...
Euskarabideak eta Baztango zahar etxeak sinatutako hitzarmenari esker, egoitzako 17 langilek euskara zero mailako ikastaroa egin dute. Ikastaroa apirilaren 17an hasi eta ekain...