2026ko irailak 8

TRANSIZIOAN ZAINDUZ

Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Foto noticia

Baztango Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek klimaterioan eta menopausian ongizate integrala sustatzeko programa bat martxan paratuko dute.

Baztango Udaleko Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek, CASSYRrekin elkarlanean, “Trantsizioan zainduz: ongizate integrala klimaterioan eta menopausian” programa martxan paratu dute. Programa honek bizi-etapa hori ikuspegi integral batetik lantzen du, kultura, prestakuntza, jarduera fisikoa eta osasunaren sustapena uztartuz.

Helburua da emakumeei informazioa, tresnak eta topaguneak eskaintzea klimaterioa eta menopausia ongizate handiagoz bizitzeko, eta, aldi berean, oraindik ere estereotipoz eta isiltasunez inguratuta dagoen bizi-etapa honi ikusgarritasuna ematea.

HERRITAR GUZTIEI IREKITAKO HIRU JARDUERA

“Beroa dago… eta gu gara!!” (Antzerkia)

Irailaren 23a, 19:00etan, Arizkunenean.

Zirika Zirkus konpainiak umorea, clowna, dantza eta akrobaziak uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du, menopausia ikuspegi feminista, hurbil eta aldarrikatzaile batetik lantzeko.

Ez da aurrez izena eman behar.

“Menopausia ulertu eta zaindu” tailerra.

Urriak 7 eta 14, 16:00etan, Osasun Etxean.

CASSYR erakundeak eskainiko duen tailer honetan klimaterioan eta menopausian gertatzen diren aldaketa fisiologikoei buruzko oinarrizko ezagutzak landuko dira, baita elikadurari, hezur-osasunari eta ohitura osasungarriei buruzko orientabideak ere, genero-ikuspegitik.

Aurrez izena eman behar da.

“Klimaterioan eta menopausian ere, mugitu eta indartu! Gorputza zaintzen ikasi” entrenamendu-saioak.

Urriak 22 eta 29 eta azaroak 5 eta 12, 19:00etan, Arizkunenean.

Bego Viela fisioterapeutak (Bidaide Fisioterapia) mugikortasuna, indarra, luzaketak eta zoru pelbikoa lantzeko saio praktikoak gidatuko ditu, bizi-etapa honetara egokitutako ariketen bidez.

Aurrez izena eman behar da.

Prestakuntza udal kirol-zerbitzuko monitoreendako.

Herritarrei zuzendutako jarduerez gain, programak Giltxaurdiko monitoreentzako berariazko prestakuntza ere jasotzen du, Bego Vielak emana. Saio horri esker, monitoreek klimaterioari eta menopausiari buruzko ezagutzak zabalduko dituzte, eta emakumeen beharretara egokitutako kirol-jarduna garatzeko tresnak eskuratuko dituzte. Horrela, ikuspegi hori pixkanaka udal kirol-eskaintzan txertatzen joanen da.

Ekimen honen bidez, Baztango Udaleko Gizarte, Kirol eta Berdintasun Zerbitzuek emakumeen osasuna sustatzeko eta udal-politiketan genero-ikuspegia txertatzeko duten konpromisoa berresten dute, klimaterioaren eta menopausiaren inguruko ikuspegi positiboa, informatua eta estigmarik gabea bultzatuz.

Parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Informazioa eta izen-emateak:

Baztango Gizarte Zerbitzuak 689 035 078 ✉️ gizartehezitzailea2@baztan.eus

Baztango Berdintasun Zerbitzua 613 003 634 ✉️ berdintasuna@baztan.eus

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEANen edizio berri bat sustatu dute

2026ko lehen edizioaren esperientziaren ondoren, taldeak ikasturte berri bati ekinen dio, berriz ere amen parte-hartze aktiboa baliatuz. Horregatik, saioak hasi aurretik antolaketa-bilkura bat eginen da, eta bertan parte-hartzaileek elkarrekin erabakiko dituzte taldearen funtzionamendua, saioen maiztasuna, ordutegiak, datak, landu nahi dituzten gaiak eta lan egiteko modua.

Volver arriba