2021eko maiatzak 31

UDAKO JOSTALDIA 2021, AURTEN BAI!!

Joan den urteko geldialdiaren ondotik, aurten UDAKO JOSTALDIA izanen da Baztanen!
Baztango Udalak antolatuta, ohi bezala, abuztuan izanen dira. Aurten 2tik 27ra, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta 3tik 12 urte bitarteko neska-mutikoei eskainitakoa da.

IZENA EMATEKO ARGIBIDEAK:

IZENA EMAN ONDOTIK:
Behin izena emanda seme-alabak Jostaldian parte hartzeko jakingarri batzuk irakurtzea eta kontuan hartzea komeni da. Horretarako Gurasoendako gutuna ele biz 2021 izeneko dokumentua duzue eskura.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba