2024ko urtarrilak 8

VIII. (H)ILBELTZA BEKA

Foto noticia

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko 2024ko (H)ilbeltza bekaren deialdia egin nahi dute ohar honen bidez.

Deialdi honetan itzulpena da lagunduko duguna, eta, zehazki, Núria Cadenes idazle katalanaren Guillem eleberriaren itzulpena. Parte hartu nahi duenak eleberriaren lagin bat itzuli beharko du, ilbeltza.eus, baztan.eus eta txalaparta.eus webguneetan izanen dena eskuragarri.

Beka 6.000 eurokoa izanen da, eta bi zatitan emanen da.

Laginak 2024ko martxoaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan, eta apirilaren 30a baino lehen jakinen da bekaren irabazlearen izena.

Epaimahaiko kideak hauek izanen dira: Baztango Udalaren ordezkaria, Fernando Anbustegi; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Garazi Arrula Ruiz; eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Beñat Irastorza.

Aurkeztutako laginean itzulpenaren kalitatea, aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuko dira, baita sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea ere.

 

(H)ILBELTZA BEKA Oinarriak 2024 ITZULPENA_

Guillem Nuria Cadenes-15-27

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba