
ZINEGOAK: Zinema, Kultura eta Aniztasuna Arizkunen
Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ZINEGOAK LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren laburmetraien emanaldira
Baztan kolorez eta aniztasunez betetzen da ZINEGOAK LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren erakusketa batekin. LGTBI+fobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ikusarazteko eta LGTBIQ+fobiarik gabeko bizitzak aldarrikatzeko ekintzen barruan, LGTBIQ+ gaiko film laburren eta dokumentalen proiekzioa iragartzen dugu. Proiekzio hau Arizkunen izanen da maiatzaren 16an, 18:30ean, Medikuaren Etxean.
Inklusioa, aniztasuna eta arte zinematografikoa ikusten eta aldarrikatzen ditu, emozioak eta hausnarketak ekarriko dituen arratsalde berezi honetan. ZINEGOAKek LGTBIQ+ komunitatearen esentzia atzematen duten lanen aukeraketa bat dakar, bere istorio, borroka eta garaipenen leiho paregabea eskainiz. Kontu handiz aukeratutako film labur eta dokumental hauek LGTBIQ+ komunitatearen esperientzien ikuspegi intimoa emateaz gain, aniztasunaren eta errespetuaren garrantziari buruzko hausnarketa eta elkarrizketara gonbidatzen gaituzte.
Hitzordua ezinbertzekoa da LGTBIQ+ zinemak eskaintzen duen kultur eta giza aberastasunean murgildu nahi dutenendako. Proiekzio honetan parte hartzea ez da bakarrik arte zinematografikoaz gozatzea, elkartasun eta ulermen mugimendu batekin bat egitea ere bada. Aniztasuna onartzeari eta errespetatzeari dagokionez oraindik erronkak dituen mundu honetan, funtsezkoa da LGTBIQ+ komunitatearekin batera ikastea eta haztea.
Zatoz eta bat egin aztarna utziko duen esperientzia zinematografiko honekin!
Informazio gehiagorako, 613 003634 edo berdintasuna@baztan.eus eta segitu gure sare sozialak.
Zu han ikustea espero dugu!
Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ZINEGOAK LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren laburmetraien emanaldira
Apirilean egitekoa zen “Sistema eraldatzeko, bollerismoak” hitzaldia, Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Egunaren harira antolatua, bertan behera utzi behar izan genuen. Orain, Baztango Udalak hitzordu berri bat proposatzen du: ekainaren 5ean, ortzeguna, 18:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko azken solairuan.
Datorren maiatzaren 13an, 17:00etan hasita, Arizkuneneako hitzaldi aretoan, hitzaldi irekia izanen da Estitxu Fernandez idazle lesakarrarekin. Jarduera hau AMArtean zikloaren barruan kokatzen da. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Baztango Udalaren Berdintasun Zerbitzuaren ekimena da, amatasunen inguruko hausnarketarako eta topaketarako guneak sortzeko, begirada kritiko eta komunitario batetik abiatuta.