2025eko ekainak 11

ZINEGOAK: Zinema, Kultura eta Aniztasuna Arizkunen

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ZINEGOAK LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren laburmetraien emanaldira

Foto noticia

 

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ZINEGOAK LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren laburmetraien emanaldira.

  • Ekainaren 18an, asteazkena 18:30ean
  • Arizkungo medikuaren etxean

ZINEGOAK jaialdia ikus-entzunezko lanen bitartez aniztasuna, inklusioa eta errespetua sustatzen dituen kultur ekimena da. Emanaldi honetan nazioarteko laburmetrai hautatuak proiektatuko dira, LGTBIQA+ kolektiboaren errealitate eta bizipenak ikusgarri eginez, eta gogoeta kolektiborako espazioa sortuz.

Ekintza hau maiatzaren 17aren (LGTBIfobiaren aurkako eguna) eta ekainaren 28aren (Harrotasunaren Eguna) arteko efemeride-aldian kokatzen da, Baztango Udalak sexu- eta genero-aniztasunaren alde sustatzen duen hausnarketa eta ekintza-agenda zabalago baten barruan.

Zatoz, parte hartu eta kultura bidez aniztasuna ospatu!

 

Informazio gehiago: 

613 003 634
berdintasuna@baztan.eus

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen 2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

2026ko Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta Baztango Udalak aho batez onartutako adierazpen instituzionala

Baztan aniztasunean oinarritutako bizikidetzaren erreferente izatea nahi dugu. Baztan guztion etxea da, eta etxe horretan pertsona guztiek izan behar dute beren nortasuna askatasunez bizitzeko aukera. Horregatik, Baztango Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatuko diren ekimenekin bat egitera eta sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen eta baloratzen duen herri bat eraikitzen segitzera.

Volver arriba