ORONOZKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK
Ondarea_t
Hona hemen Oronozko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi mustrak:
- Arretxea jauregia: XVI. mendeko eraikuntza da, nahiz eta egun oso berritua egon. 1675ean irabazi zuen leinu-etxe izendapena, Pedro Bertiz jabeak Iruñeko Ziudadela gotortzeko lanetarako diru-emaitza egin zuenean. Etxaurrea harlandu-segidaz jantzia dago ertzetan eta beheko solairuan, hiru maila ditu eta arkuteria bikoitz nabarmena, barrualdean ate zorrotz bat ezkutatzen duena. Bigarren solairuan barroko estiloko armarri handia dago bi leihoren artean. Hauxe dago idatzia: ORONOZKO JAUREGIA. Ondo landutako zurezko hegal baten amaitzen da eraikina. Albo batean, kanpo-eskailera bat dago, hegal handi batez hornitua, eta ate txiki batera igotzen da.
- Jauregia dorretxea: Zozaia auzoan dago, nukleo nagusitik hiru kilometro eskasera. XVI. mendeko eraikuntza gotikoa da, eta, garrantzi handikoa gainera, Baztango lehenengotako dorretxea baita. Bloke kubiko galanta da, harlanduz eta harlandutxoz jantzia, eta hiru solairu ditu, atikoaz gain. Atiko gainean, berriz, ertzetan ezarritako lau dorre zilindriko handi ikus daitezke, nabarmen. Atikoan bertan, zurezko agitura baten arrastoak ageri dira, egun ez dagoen urkamendi batenak, agian. Egiturari erreparatuta, trantsizio-garai batean eraikia izan zela dirudi, hots, gotorleku militarren eredutik jauregien eredurako trantsizio garaian. Caro Barojaren ustez, ordea, geroagokoa da, hormetan dauzkan hutsarteengatik eta defentsarako gaitasuna galtzen duelako.