ORONOZKO JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIA

Ondarea_t

Hasiera batean egitura apal bat bazen ere, eliza honek aldaketa asko izan zituen denboraren joanean, haraneko bertze eraikin askok bezalaxe. Oronozko eliza, beraz, 1606 aldera eraikitako lauki txiki bat baino ez zen, eta gerora handitzen joan zen, apurka-apurka, gaur den horretara iritsi arte.

Latindar gurutzeko oinplanoa du hiru ataleko eta espazio handiko nabe batez osatua, baita oinplanoan gutxi irteten den gurutzadura eta burualde pentagonala ere. Kanpoaldean, berriz, horma igeltsuztatuak eta harlandu-segidak ertzetan. Portiko modernoa du epistolaren aldean, eta egitura dinteldua du zazpi zutabe lauren gainean. Tenplura sartzeko ateak zirkulu-erdiko arkua sortzen du zutabe lauen artean, eta, horren guztiaren ondoan, kapitel dorikoei atxikitako sasi-zutabeak daude, idulki garaiei esker jasoak, eta hauek ere taulamendu bat euskarritzen dute. Taulamenduaren gainean, era berean, frontoi hiruki bat dago, boladun piramidez jantzia. Tenpluko erretaula nagusia estiloen uztartze edo nahasketa bat da, 1925ean eraikia, parrokia handitu zuten batean.

Erretaula honek badu bitxikeriarik, bertan Kubatik ekarritako gurutze barrokoa aurki baitezakegu.

Volver arriba