SALTO! Udalekuak

Albisteak_ac

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Ostiral honetan zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 1ean, eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.

 

Izena emateko epea ortzirale honetan zabalduko da, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik.

Hiru modutara eman daiteke izena:
· Telefonoz: 943 816699
· Posta elektronikoz: administrazioa@uema.eus
· Telegram edo Whatsapp bidez: 608 668 155

Volver arriba