Museoak
BAZTANGO MUSEOA (ITXITA)
SANTXOTENA PARKE MUSEOA
Santxotena Parke Museoak euskal kulturaren mitoak eta kondairak ezagutarazi nahi ditu, Xabier Santxotenaren eskulturen bitartez, leku paregabean, Arizkungo Bozate auzoan. Jorge Oteizaren ikaslea izan zen Santotxena.
Arizkunen, Bozate auzo historikoan dago museoa. Elizondo igarota, Frantziako norabidean (N-121-B), NA-2600 errepidea hartuta.
Eskulturak biltzen dituen parkea da, Gorrienea Museoa 32.000 m² baino gehiagokoa handitzeko egindakoa. Xabier Santxotena eskultorearen 80 bat obra daude bertan, gaika zortzi bordatan sailkatuta.
20 lagunetik gorako taldeen bisitak egiteko, hitzordua hartu behar da aurretik.
2003ko uztailaren 3an inauguratu zen.
Informazio gehiago: https://santxotena.org/