UDAKO JOSTALDIA 2021, AURTEN BAI!!
Euskara_zerb
Joan den urteko geldialdiaren ondotik, aurten UDAKO JOSTALDIA izanen da Baztanen!
Baztango Udalak antolatuta, ohi bezala, abuztuan izanen dira. Aurten 2tik 27ra, goizeko 10:00etatik 13:00etara, eta 3tik 12 urte bitarteko neska-mutikoei eskainitakoa da.
IZENA EMATEKO ARGIBIDEAK:
- Epea: ekainaren 4tik 11ra artio (ortziralean irekiko da). Epea luzaezina da, beraz ongi gorde datak!
- Honako helbideetan: https://labur.eus/UdakoJostaldiaBaztan edo www.dindaia.eus
- Info gehiagorako esku-orria: UdakoJostaldia_A5
- Jostaldietan parte hartuko dutenendako Osasun neurrien inguruko argibideak dituzue honako dokumentuan: Udako Jostaldia_Segurtasun protokoloa
IZENA EMAN ONDOTIK:
Behin izena emanda seme-alabak Jostaldian parte hartzeko jakingarri batzuk irakurtzea eta kontuan hartzea komeni da. Horretarako Gurasoendako gutuna ele biz 2021 izeneko dokumentua duzue eskura.