Artxibo Historikoa
Honakoa, Baztango Udal Artxiboko espediente historikoak kontsultatzeko webgunea da.
Aurkezpena | Baztango Udal Artxiboa
Bertan Baztan eta baztandarren historia isladatzen duten dokumentuak aurkituko dituzue, 1366ko suen liburutik abiatuz, duela 100 urteko agirietara iritsiz. Artxiboa osatzen duten 420 kaxa hauetan gai anitzak aurkituko dituzue, Udalaren erronka handienetatik hiritarren arteko tirabira ttipienetara, udal aktak, erroldak, kaparetasunak, auzi kriminalak, mugaketak gerra kontuak eta abarretatik pasatuz, guztiak ezinbesteko iturriak izanik Baztango errealitateak ezagutzeko.
Dokumentu hauek bilatzeko hiru bide aukeratu daitezke: bilatzaile aurreratua, sailkapen koadroa edo autoritateen zerrendak
Espediente originalak ikusteko udalean erregistroz eskaera bat aurkeztu beharko duzue. Horretarako bi aukera dituzue presentzialki Udal Bulegoetan edo udalaren egoitza elektronikoaren bitartez (eskaera orokorra)

