Aitzinetik egindako ekintzak
- ZINEGOAK: zinema, kultura eta aniztasuna lotzen dituen laburmetrai proiekzioa
LGTBI+fobiaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira.
Gero eta ohikoagoa da LGTBIQ+ edukiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara ailegatzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Kulturaren bidez aniztasun eredua hedatzea eta herritar guztiei erreferenteak eskaintzea da helburua, urtero ZINEGOAK jaialdiak eskaintzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.
📆 Maiatzak 12, ortziralea ⏰ 18:30
📍 Arizkuneneko hitzaldi aretoan (goitiko solairuan)
Informazio guztia eta laburmetraien zerrenda hemen: https://labur.eus/5AVF1
- LITERATURA GERALDIAK: Irakurbide feministak euskal literaturan, Iratxe Retolazarekin
Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan.
Hitzaldi honen asmoa da ikustea, ea literaturak zertarako balio duen feministondako; edo bertze modu batean erranda, literaturak zertan lagun dezakeen feminismoan urratsak egiteko. Baita gogoeta egitea, heziketa literario bat jaso dugula, eta heziketa horretan, oharkabean, balore batzuk jaso ditugula denok. Nahi ala ez, eredu batzuk, kanon asko, ikuspegi matxista batetik ezarriak dira.
📍 Liburutegi publikoan
- TRANS-FORMATZEN dokumentalaren proiekzioa eta NAIZEN adin txikiko transexualen familien elkartearekin informazio- eta sentsibilizazio-saioa
Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunaren harira, TRANS-FORMATZEN dokumentala emanen da eta, ondoren, *NAIZEN* adin ttikiko transexualen familien elkarteko kideek haien esperientziak partekatuko dituzte. Azkenik, sexologo batek zenbait kontzeptu eta egungo egoera azalduko ditu (legeak, protokoloak, etab.).
(Dokumentala euskaraz izanen da, gaztelaniazko azpitituluekin)
📆 Martxoak 30, ortzeguna ⏰ 18:30
📍 Arizkuneneko hitzaldi aretoan (goitiko solairuan)
NORENDAKO: Guraso, familia eta herritar guziendako
Informazio gehiago: https://labur.eus/b6iR7
Informazio gehiago berdintasuna@baztan.eus helbidean edo 613 003634 telefonoan.
- Lodifobia eta estetikaren esklabotzaren inguruko HITZALDIA, Mijo Lizarzabururen eskutik
IKUSI HITZALDIA HEMEN: https://www.youtube.com/watch?v=k2yHFvVvtIs
Sistema honetan emakumeak ez gaude inoiz gure gorputzarekin guztiz konforme, gorputzarekin lotutako genero-estereotipoek diskriminazioa indartzen dute eta emakumeen askatasuna mugatzen dute. Esparru feministetan gero eta gehiago hitz egiten da “lodifobia”ri buruz, ez depilatzeari buruz, ezgaitasunen bat duten pertsonen zein adineko emakumeen balioari edota sexualitateari buruz. Gorputz, desio eta sexu praktika anitzak politikoki aldarrikatzea behar-beharrezkoa da, baina benetan lortu al dugu edertasunaren agindu zorrotzak kolokan jartzea? Uda garaian bikini-operazioa ahaztea eta gorputzak eta desioak deskolonizatzea izan daiteke erronka.
📆 Martxoak 9, ortzeguna ⏰ 18:30
📍 Arizkuneneako hitzaldi aretoan (azken solairuan)
- EUSKALGINTZA ETA FEMINISMOAREN ARTEKO LOTURAK
Abenduaren 15ean, Elizondoko kultur etxean (Arizkunenean), 18:00etan, Lorea Agirre eta June Fernandez (kazetariak eta eragile feministak) euskalgintza eta feminismoaren arteko loturen inguruan solastatu ziren.
Genero berdintasuna eta euskararen erabilera bulkatzea antzekotasun aunitz dituzten bi prozesu pertsonal, sozial eta politiko dira. Gaur egun, emakume izateak eta euskaraz bizitzeak zailtasun erantsiak dakartza. Zapalkuntza mekanizazio berdinak badira, hortik ateratzeko estrategiak ere berdintsuak izan daitezke, eta praktikak partekatzea onuragarri izan daiteke.
📅 2022ko abenduak 15, ortzeguna 🕕 18:00etan
📍 Arizkunenean
- EMAKUMEENDAKO* AHALDUNTZE LANTEGIA
Autoestimu Feministan trebatzeko ikastaro honen bidez, jarrera feminista zer den definitzen saiatu nahi dugu. Gure buruaren jabe izateak zein adierazpen hartzen dituen, zein zaila den aunitzetan, gure buruaren alde egitea, emakumeoi* bertzeen menpeko eta bertzeen beharren arabera antolatzen irakatsi izan digutenean.
📅 2022ko abenduak 21 eta 22 🕕 17:30 – 20:30
📍 Arizkunenean (lehenbiziko solairuan)
👩🏫 Hezitzailea: Emagin Elkartea
- AZAROAREN 25A – EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Informazio guzia hemen
- ERAIKUNTZA MASKULINOA? Gizonendako berdintasuna sustatzeko lantegia
Gure maskulinitatea, eraikia edo naturala da? Zer ondorio ditu gugan? Eta gure ingurukoengan? Aita izateko moduan ere eragiten du?
Jasotako gizarte eta hezkuntza espezifikoa nolakoa izan den aztertuko da, baita horrek agintearen kudeaketan, erregistro emozionalean, gure harremanetan, berdintasuna eraikitzeko praktiketan… duen eragina ere.
📅 2022ko azaroaren 2a, 9a eta 16a 🕕 17:30-20:30
📍 Arizkunenea, batzar gelan
HIZLARIAK: Eraikiz Kolektiboa
Emakumeek* aurrerapauso bat egin zuten aspaldi, haien matxismo barneratua aztertzen hasi eta eraldaketa pertsonal, kolektibo eta soziala abiaraziz. Eta zuk, ez duzu ezer errebisatzeko?
- “Sendabelarrek dakitena” liburuaren aurkezpena Garbiñe Larrea Iturralderekin
- Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan “Erroa eta geroa” dokumentalaren proiekzioa – BERDINZINEMA
- Baztango II. Berdintasun Plana mugimendu feminista eta herritarrekin eraikitzen. 2022ko ekainak 8, asteazkena, 17:30etan, Arizkunenean.
Duela hilabete batzuk “Baztango emakume eta gizonen berdintasunerako I. Plana” ebaluatu genuen. Ariketa hori baliatu genuen aitzinera begira erronkak identifikatzeko.
Orain, II. Berdintasun Planaren zirriborroa zuekin kontrastatzeko tenorea heldu da.
EHUNDU DEZAGUN BERDINTASUNA DENON ARTEAN, ZUK ERE BADUZU ZER ERRAN ETA ZER EGIN!!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!
- KATTALINGUNE zerbitzuaren aurkezpena, LGTBI+ kolektiboa ezagutzen. 2022ko maiatzak 12, 18:00etan, Arizkuneneako hitzaldi aretoan (azken solairuan)
Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ zerbitzuaren aurkezpena eginen da, nolako zerbitzua den, noiz erabili ahal dugun eta zer egiten duen azalduz.
Honetaz gain, LGTBI+ errealitatera gerturatuko gara siglak aztertuz eta haien erranahi eta errealitate anitzei buruz solastatuz, hala nola, sexu eta genero aniztasuna balioan jarriz.
NORENTZAT: Herritar guziendako
HIZLARIAK: Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ zerbitzua
- ZINEGOAK: zinema, kultura eta aniztasuna lotzen dituen laburmetrai proiekzioa. IKUSGARRITASUN LESBIKOAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN, 2022ko apirilaren 26an, asteartea, 18:00 – 19:30, Arizkuneneako azken solairuan
ZINEGOAK, BILBOKO GAYLESBITRANS NAZIOARTEKO ZINEMA ETA ARTE ESZENIKOEN JAIALDIA BAZTANEN
Zinema, arte eszenikoak eta kultura, oro har, sexu-aniztasunak ematen digun guzia erakusteko, partekatzeko, aurrez aurre paratzeko, zabaltzeko, eztabaidatzeko edo gozatzeko bidea izatea nahi dugu.
Gero eta ohikoagoa da LGTBIQ+ edukiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara ailegatzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin.
- Emakumeak eta zainketak. Iruñeko beste argazki memoria bat erakusketa: 2022ko martxoak 15etik apirilaren 1era
Bizitza eta askatasuna egunerokoan arriskuan jarri dituztenei. Anonimoak eta ikusezinak eguneroko zereginetan. Emakume horiek bete-beterik erakusteko. Bere kemen eta grinekin. Iragana etorkizun zalantzagarri honi lotuz.
Lekua: Arizkuneneako 2. Solairuan
- MARTXOAK 8 – EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
2022ko otsailaren 24ean Baztango Udalak osoko bilkuran aho batez onartutako Martxoak 8ko adierazpen instituzionala.
- ETXEKO ETA ZAINTZA LANGILEEN LAN-BALDINTZEN INGURUKO SOLASALDIA, 2022ko otsailak 5, larunbata, 16:00 – 18:30, Arizkunenean.
Zer da etxeko langileen erregimen berezia? Zein dira etxeko langileen oinarrizko lan-baldintzak? Barneko eta kanpoko langileen eta egoera irregularrean dauden langileen baldintzei buruz solastuko gara.
Kasu zehatz batzuk ere azalduko dira, hauen gainean egoera desberdinak aztertzeko.
HIZLARIAK: Arantxa Ordoñez Maria eta Joseba Pagola Lima, LAB Nafarroa Soziokomunitarioko kideak.
- Escape Rooma berdintasunaren alde Baztanen: 2021eko abenduak 28, asteartea, 10:30; 12:00; 13:30; 16:30; 18:00; 19:30, Arizkunenean.
Escape rooma familia eta koadrilendako. Jolas kooperatiboa da,
barnealdeko ginkana bat hain zuzen. Pertsona talde batek probak
gainditu, kodeak eta enigmak deszifratuz giltzarrapoak eta maletak ireki behar ditu barnetik ateratzeko. Berdintasunaren aldeko Escape Room honek iraganera bidaia egitea proposatzen du, XX. mendearen erdialdeko emakumeen* eta gizonen* bizitza irudikatzeko. Soldata arrakala, sufragio unibertsala… gaur gunera artio lortutakoa agerian geratzen da, baina baita errealitate gordina eta aitzinerat egiteko gelditzen zaigun lana ere.
- Mugimendu feministarekin eta herritarrekin kontraste lantegia: 2021eko abenduak 18, larunbata, 10:00 – 13:30, Arizkunenean.
Ordura arte plazaratu diren erronka nagusiak aurkeztu eta ondorio hauen kontrastea egiteko eta emaitzak baloratzeko.
- Emakumeendako ahalduntze lantegia: 2021eko abenduak 15 eta 22, asteazkenak, 17:00 – 20:00, Arizkunenean.
Askotan, gazte-gaztetatik ondoeza sentitzen dugu gure ikaskide, lagunarte edota familian. Estereotipo eta genero rolen araberako hezkuntza jaso dugu, guztiok gara jendarte honen ondorio eta horrek gaixotu egiten gaitu. Hau guztia egunero gure gorputzetan islatzen da, gure mugimenduetan, munduan egoteko zein jarduteko moduetan, gure jarreretan, gure gorpuzkeretan. Ikastaro honetan gorputzari eta mugimenduari garrantzi berezia eman nahi diogu eta burua eta arrazoia bezainbeste landu nahi ditugu gorputza eta emozioak.
- Elkarretaratzea EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN: 2021eko azaroak 25, ortzeguna, Elizondoko Plazan, 12:00etan
Indarkeria matxisten aurkako elkarraraztea. Kaleetan jarraituko dugu, indarkeria matxistekin amaitzeko jendarte osoaren konpromisoa eskatzen.
- “Trans egoera. Zorroztu dezagun begirada” mahai ingurua: 2021eko azaroak 4, ortzeguna, Arizkunenea Kultur Etxeko sabaian, 18:00etan.
️ Trans egoera. Zorroztu dezagun begirada mahai inguruaren grabaketa