ERASO BATEN AITZINEAN ZER EGIN?
Baliabideak eta zerbitzuak
Eraso bat identifikatzen badugu, erasoa jasan duenari babesa eta laguntza eskaini, epaitu gabe entzun eta badiren baliabideen berri eman.
Deskargatu eskuorria hemen
Atentziorako irizpideak
- LEHENTASUNEZKO ARRETA:
- Arreta ahalik eta lasterren eginen da, ahal dela aurrez-aurre.
- Ahal dela, emaztekiei bakarka emanen zaie arreta, komunikazioa erraztu, intimitatea errespetatu eta konfiantzazko harremanak sortzeko egokiak izanen diren tokietan.
- Seme-alabak badaude, haientzako toki egokiak prestatu behar dira, emaztekiei arreta ematen zaien tokietatik bereizita. Halaber ez dira seme-alabak itzultzaile gisa erabiliko.
- ERANTZUN BIZKOR, KOORDINATU ETA ERAGINKORRA: Eraso matxista baten berri izatean erantzuna bizkorra, inplikatuta dauden erakunde eta zerbitzu guztiekin koordinatua eta eraginkorra izanen da (mugimendu feminista eta udala). Ez da inprobisatuko eta erantzuna protokoloaren baitako oinarrien arabera planifikatua izanen da.
- INFORMAZIOAREN KONFIDENTZIALTASUNA: Ez da daturik emanen erasoa nola gertatu den adierazten duten xehetasunen edo biktimaren inguruan, edota haien seme-alaben inguruan. Emanen diren datuak orokorrak izanen dira, hau da, eragindako eta jasandako indarkeria-mota identifikatzeko eta hartutako neurriak justifikatzeko gutxienekoak direnak.
- INFORMAZIOA KONTRASTATZEA: Gizarte alarma saihesteko arduraz jokatu behar da eta beraz, gertaerei buruzko informazioa kontrastatu behar da. Oinarri sendorik gabeko erantzun batek ez dio mesede egiten indarkeriaren prebentzioari ez eta biktimari ere.
- BERBIKTIMIZAZIOA SAIHESTEA: Udalerri txikietan gehienek elkar ezagutzen dutela aintzat harturik, arreta berezia paratuko da erasoa jasan duen emaztekiaren konfidentzialtasuna bermatzerakoan. Zurrumurruek indarkeria bikoitza eta berbikitimizazioa eragiten ahal dute.
- DISKRIMINAZIO EZA ETA IKUSPEGI INTERSEKZIONALA: Erasoari aurre egin dioten emaztekiak beren ohiko hizkuntzan komunikatu ahal izatea bermatuko da horretarako bitarteko egokiak paratuz.
- KALTEAREN ERREPARAZIO KOLEKTIBOA ETA PREBENTZIOA: indarkeria matxista gaitzesten duten eta biktimekiko errespetua erakusten duten omenaldi eta ekintza publikoak egitea.
Eskualdeko mugimendu feminista eragile gako bat da indarkeria kasuetan erantzuteko jarduketa protokoloa osatzeari begira. Baztani dagokionez, ondorengoak dira eragile feministen kontaktuak edozein egoera gertatzen dela Erantzun Sozial bat aktibatzeko edo bertzelako laguntza eta babesa eskatzeko:
Baztango Talde Feminista: baztangohaizefeminista@gmail.com; 638150510; INSTAGRAM @baztangotaldefem
Iñarrosi Neska Gazteen Talde Feminista: 621297117; baztaninarrosiz@gmail.com; INSTAGRAM @baztaninarrosiz
Harro Baztan LGTBI+ taldea: 643970975; harrobaztan@gmail.com; INSTAGRAM @harrobaztan
Edozein eraso sexista edo sexual salatzeko: erasoakbaztan@gmail.com
Edozein laguntza jasotzeko edota Eratzun soziala emateko protokoloa aktibatzeko, Baztango Berdintasun Zerbitzuaren telefonoa: 613 00 36 34
Deskargatu hemen EMAZTEKIEN KONTRAKO INDARKERIAREN AITZINEAN JARDUTEKO I. KOORDINAZIO PROTOKOLOA
Deskargatu hemen ERASO MATXISTEI ERANTZUTEKO PROTOKOLOA
Kartela hemen deskargatu