Jarduerak

Azken ordukoak:

  • ETXEKO ETA ZAINTZA LANGILEEN LAN-BALDINTZEN INGURUKO SOLASALDIA, otsailak 5, larunbata, 16:00 – 18:30,  Arizkunenean.

Zer da etxeko langileen erregimen berezia? Zein dira etxeko langileen oinarrizko lan-baldintzak? Barneko eta kanpoko langileen eta egoera irregularrean dauden langileen baldintzei buruz solastuko gara.

Kasu zehatz batzuk ere azalduko dira, hauen gainean egoera desberdinak aztertzeko.

HIZLARIAK: Arantxa Ordoñez Maria eta Joseba Pagola Lima, LAB Nafarroa Soziokomunitarioko kideak

 

BERTZE EKINTZA BATZUK

BERDINTASUN PLANAREN EBALUAKETA ETA ERRONKAK IDENTIFIKATZEKO PROZESUA

  • Lurrarekin harremana duten emakumeekin* lantegia: azaroak 10, asteazkena, 17:00etan, Arizkunenean, batzar gelan (1go solairua)

Lurrarekin harremana duten emakume anitzen ikuspegiak eta ahotsak biltzeko lan saioa (nekazaritza- abeltzaintza- sektorekoak, lurra lantzea gustoko dutenak, baserri inguruan bizi direnak, etab.)

  • Mugimendu feministarekin eta herritarrekin kontraste lantegia: abenduan. Sare sozialen bidez zehaztuko da.

Ordura arte plazaratu diren erronka nagusiak aurkeztu eta aztertuko dira, ondorio hauen kontrastea egiteko eta emaitzak baloratzeko.

  • “Trans egoera. Zorroztu dezagun begirada” mahai ingurua: azaroak 4, ortzeguna, Arizkunenea Kultur Etxeko sabaian, 18:00etan.

Aitzole Araneta, Brayan Altimasberes eta Mireia Delgado hizlariak Aintzane Ariztegiren moderazioarekin, trans pertsonen egungo egoera aztertuko dugu, ikuspuntu eta errealitate desberdinetatik, gure begirada zorrozteko.

  • Elkarretaratzea EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN: azaroak 25, ortzeguna, Elizondoko Plazan, 12:00etan

Indarkeria matxisten aurkako elkarraraztea. Kaleetan jarraituko dugu, indarkeria matxistekin amaitzeko jendarte osoaren konpromisoa eskatzen. Hurbildu zaitez eta erakutsi zure konpromisoa!

Emakumeentzako ahalduntze eskola:

  • Ikastaroak: autodefentsa, jende aintzinean solasteko teknikak…

Berdintasunaren alde egiteko trebakuntza saioak:

  • Udal langileentzako, herritarrentzako…

Maskulinitate eredu berriak:

  • Erakusketak, solasaldiak…

Hezkidetza:

  • Ikastetxeekin elkarlanean, liburutegiarekin elkarlanean, gurasoentzako solasaldiak, liburu eta ipuinen gida ez sexista…

Indarkeriaren aurkako 2020-2021 Estatu Itunaren diru-laguntzen bidez, indarkeria sexista prebenitu eta emakumeei atentzioa emateko eta indarkeriatik bizirik atera diren emakumeak erabat errekuperatzeko burututako ekintzak:

    • MUSIKOTERAPIA TAILERRA (Haizea Loiraren eskutik)
    • AZAROAK 25 KANPAINA
    • GURE DOINUAK LANTEGIA Lekaroz Institutuan eta Lanbide Eskolan (Haizea Loiraren eskutik)
    • AUTODEFENTSA FEMINISTA ETA MASKULINITATE TAILERRAK (EMAGIN Elkartearen eskutik)

 

 

 

 

Volver arriba