Museoak
Santxotena Parke Museoa
Naturarekin harremanetan eta Baztango bihotzean Xabier Santxotena artistak gonbit egiten digu atari zabalean egin duen museoa ezagutzera. Leku honetan, euskal mitologia biziberritu egiten da zuraren bitartez. Santxotenak era askotako pertsonaiak lantzen ditu eta denak daude paisaiak eskaintzen dizkigun berdetasun mota ororekin ederki uztartuak.
Atari zabaleko eskultura museoa da eta Xabier Santxotena artista arizkundarrak etnografian eta kulturan egindako ikerlanak daude ikusgai. 31.000 metro koadroko azaleran, lanak berezko agertoki ederrean jarrita daude eta esan daiteke natura eta artelanak ederki uztarturik daudela, bat eginik. Frantziara Izpegiko mendatean barna doan NA-2600 errepidearen ondoan dago inguru hori. Artista organizista honek zura naturatik hartu eta arte bilakatzen du bere eskulturen bidez.Oinez egiteko moduko zirkuituak bordaz borda gidatuko zaitu eta minusbaliatuentzako moldatua dago. Pirinioetako artzainak bizi eta aterpetzeko eraikuntzak dira bordak eta, hemen berreginak daude Santxotenaren zurezko tailuak gordetzeko. Gaiari dagokionez, nagusiki euskal mitologiari lotua dago.
Ibilbidean ere kanpoaldeko eskulturez gozatzeko parada izanen duzu.
Bozate Auzoa
31713 Arizkun
Telefonoak: 948453191 / 605717857
e. posta: tlfragua@santxotena.org
Udako Ordutegia
Uztailaren 15etik abuztuaren 30era
Asteartetik larunbatera:
11:00-14:00/16:30-19:30
Neguko ordutegia
Larunbatak
11:00-14:00/16:30-19:30
Igandeak: 11:00-14:00
Ordutegi honetatik kanpo, taldeendako bisitak aldez aurretik hitzordua.
AMAIUR ARKEOLOGIA ZENTROA
Etxeberriko borda
Kale Nagusia, 36
Amaiur
Instalazio hauetan erakusten diren materialak Aranzadi Zientzia Elkarteak Amaiurko gazteluan egindako indusketa kanpainetan berreskuratutako aztarna arkeologikoak dira. Zantzu horiek erakusten dute nolakoa zen gazteluko biztanleen eguneroko bizitza, eta orduko testuingurua hobeto ulertzen laguntzen dute. Abuztu osoan zabalik izanen da egunero, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Erdi Aroko aztarnetan, batez ere, eguneroko tresnekin zerikusia duten hondakinak daude, janariarekin zerikusia dutenak, hala nola elikagaiak prestatzeko zeramikak, burdinazko sukaldeko tresnak, elikagaien hondarrak, eta gaztelua bera eraiki, konpondu eta mantentzeko materialak eta tresnak.
Paneletan, gazteluari buruzko infografiak ikus daitezke, artxiboetatik berreskuratutako dokumentazioa, orain arte kronologikoki antolatuta.
Ikusgai dagoen piezarik handiena Amaiurko gazteluko atea da. Ez jatorrizkoa, Amaiurko gazteluko jatorrizko atea Jauregizarrean baitago, Arraiozen. Museoan dagoena gazteluko ate blindatuaren kopia da, Jokin Larunbek eta Arangurengo Lantegi Eskolak batera egina.
Jaurtigaiak edo babes-armamentua ere ez dira falta, eta agian indusketetan lortutako material arkeologikorik ikusgarriena, Amaiurko ezpata, XV. mendearen bigarren erdiko ezproi moduko bat erakusten duena.
(Testuak Erran.eus web orritik hartuak)
Baztango Museoa
ITXITA
Etnografia Museoa Baztan Jorge Oteiza / J. Ciga Bilduma
Braulio Iriarte Kalea, 36
31700 Elizondo
Tel. 948 581 517