Matrikulazio arautegia

MATRIKULAZIO ARAUTEGIA

IKASLE BERRIAK
1. Musika eskolan hasi nahi duten ikasleek ekainaren 20a baino lehen izena emateko fitxa bete beharko dute eta Musika eskolako bulegoetara eraman. Irailaren 1etatik 10era epea berriro irekiko da matrikula egiteko.
Izena ematearekin batera:
• Familia liburuaren kopia.
• Familia ugariren tituluaren kopia, hala balitz.
• Argazki bat.
• Banketxeko kontu zk.

IKASLE OFIZIALAK

1. Hurrengo ikasturterako matrikula automatikoki berrituko zaie musika eskolako ikasle ofizialei, beraz, kasu honetan ez dute matrikula imprimakia bete beharrik. Ikasketekin jarraitu nahi ez dutenek edo ikasgai baten aldaketa gauzatu nahi dutenek, musika eskolan banatuko den matrikula imprimakia bete beharko dute. Imprimakia entregatzeko epea zabalik egonen da ekainaren 15etik 20ra Musika Eskolan. Data honetan ez bada imprimakirik jaso, ikasleen matrikula berrituko da

IKASLE GUZTIENDAKO
3. Iraileko kuotan 6 € kobratuko dira materialerako.
4. Matrikula behin betikotzat jotzeko aitzineko ikasturteari dagozkion tasa guztiak ordaindurik izatea beharrezkoa izanen da. Hala ez bada, ez da ikasposturik gordeko.
5. Matrikula egitean ikasleak (edo hala balegokio tutoreak) eskolaren funtzionamendu arauak onartzen dituela hitz emanen du.
6. Matrikulatzeak Musika eskolak ikaspostu bat bermatzea dakar, ikasturte osorako. Beraz, ikasleak (edo hala balegokio tutoreak) hortik eratorritako eginbehar guztiak bete beharko ditu (klasera eta jardueretara agertzea, tasak osorik ordaintzea, …).
7. Borondateko baja eskatuz gero, ikasleak (edo hala balegokio tutoreak) ikastetxeko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, anarteraino zor diren kuotak ordaindurik, bajaren jakinarazpena egin den hilabetea barne.
8. Matrikulatzeak arautegi hau onartzea dakar.

Matrikula egin ondotik baja ematen duenak, hiruhileko osoa
ordaindu beharko du

Volver arriba