2.1.

 guardasola_web

  HARRERA ETA ORIENTABIDE SOZIALEKO PROGRAMA

Banakakoaren/familiaren arreta: pertsonen behar sozialak antzematea, haien gabeziak, gaitasunak, ahalmenak eta lehentasunak kontuan hartuta, behar horiei hasierako erantzuna eman eta oinarrizko gizarte zerbitzuko bertze programa batzuetara edo bertze gizarte zerbitzu espezializatuetara igortzeko.
Arreta komunitarioa: elkarteak eta herritar guztiak jendarteratzearen alde egiten duten bertzelako laguntza sozialerako bideak bultzatu eta sustatzea, eta populazio osoari edo/eta giza talde zehatzeei zuzendutako jarrera sozial positiboen alde egitea.

Astelehenetik ortziralera goizez bai hitzorduarekin bai hitzordu gabe jendearen eskaerak jasoko dituen gizarte langilea dago.

Ortzegunetan harrera Urdazubi eta Zugarramurdin egiten da.
Hitzordua hartzeko 948 58 00 06ra deitu beharra dago.
Bulegoa Baztango Udaleko beheko solairuan dago.

Volver arriba