ZIGAKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

Ondarea_t

Egozkue Jauregia

Hona hemen Zigako jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi eraikin:

  • Egozkue jauregia: Antzinako jaurerria eta antzinako nobleziaren leinu-etxea da. Herri-gunetik urrundua dago. Zeharkako bloke bat da, hiru solairukoa, eta dorre handi moduko bat du erdigunean, eta azken horren alboetan balkoi jarraituak ikus daitezke. Etxaurrean, armarri barroko bat, behealdean kerubina duela, eta baita kasketa bat ere goiburuan, bi basurderen irudiarekin.o.
  • Iturrigaraia etxea: Azpimarratzekoa da leinu-etxe honen armarri bitxia. Oro har sinplea bada ere, ehun beltzeko oihalkiak dauzka bere baitan iltzatuak. Garai batean, etxekoren bat hil zela-eta dolua agertzeko, oihal beltz batez estaltzen zen armarria, eta horren erakusgarri da aipatu berri duguna.

 

Volver arriba